Skip to main content

Kooperatiba bat gara

Hamabost urtez Argantzon Guraso Elkartea izan da proiektuaren titulartasuna bere gain hartu duena. 2019Ko uztailetik aurrera, egoerak hala eskatuta, kooperatiba bihurtu gara eta ARGANTZUN IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEA pasa da ikastolaren titularra izatera. Kooperatiba ikastolako familia guztiek eta irakasleek osatzen dugu, kooperatiba INTEGRALA da, beraz.

Bileretan, Ikastolari eragiten dioten hainbat gai eztabaidatzen eta jorratzen ditugu, eta horiei buruzko erabakiak hartzen ditugu (gai ekonomikoak, matrikulazioak, hezkuntza-eskaintzaren kalitatea handitzeko proposamenak, jardueren antolaketa, barne-funtzionamendua, proiektuak, eskolaz kanpoko ekintzak, txangoak, eta abar).

Maiztasunez, Ikastolako Errektore Kontseiluaren bilerak egiten dira, zeinetan ikastolako langile eta erabiltzaileen ordezkariak biltzen diren. Horietaz gain, bi asanblada orokor ospatzen dira urtean, Ikastolako bazkide guztiak deiturik egonik. Esan gabe doa, PARTEHARTZEA ETA INPLIKAZIOA direla gure Ikastolaren izaeraren ardatza eta edonoren iritziak eta proposamenak jasotzeko zabal zabalik gaudela, beti ere ikastola osatzen dugun komunitatearen mesedetan.